Blogia
orain

ESKELAK.Agur Txillardegi.

ESKELAK.Agur Txillardegi. MAUDILI PRIETO
2012.1.14.Goian bego,Txillardegi.Jose Luis Alvarez Enparantza hil da.Alvarez Enparantza, Txillardegi izenaz ezagunagoa,(Donostia,1929-2012) hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen. Txillardegi izengoitiaz ezaguna zen arren, Igara, Usako eta Larresoro ezizenak ere erabili izan zituen idazlanetan. Euskera, Euzko Gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Eusko Lurra-Tierra Vasca, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat soziolinguistikako aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra.
Hizkuntzalaritza arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan ikus dezakegu:Hizkuntzalaritzan, euskara batuaren sorreran lagundu zuen, eta doktorego tesia euskal azentuari buruz egin zuen.Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat har baitaiteke. Haren bidez iritsi zitzaien euskal letrei artean modan zegoen existentzialismoa.Ekin eta gero ETAren sorreran pisu ideologiko handiaz parte hartu zuen, bai eta Herri Batasunarenean ere.Euskal Herrian Euskaraz taldearen sortzaileetarikoa izan zen eta Udako Euskal Unibertsitateko kide, hasieratik bertatik.Euskaltzaindian, hiru aldiz proposatu zuten euskaltzain oso izateko: 1980. urtean (Patxi Altuna aukeratu zuten); 1987. urtean (Juan Mari Lekuona); eta 1987. urtean (Ibon Sarasola). Euskaltzain urgazle da 1957tik.Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeko kide da, 1993an batzorde hori sortu zenez geroztik.
Zure bizizta "mugatzen" zen.Gurasoek euskaraz jakin arren, ez zioten irakatsi: etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen 1948an ikasten. Frankismoa gazte- gaztetik bizi izan zuelarik, Euskal Herriaren egoera latzaren kontzientzia hartuz joan zen, eta handik aurrera haren bizitzako ardatz izango ziren euskara eta Euskal Herria.Bilbora joan zen Ingeniaritza ikastera eta bertan ikaskide batzuekin batera Ekin taldea sortu zuen, gerora ETA izango zenaren aurrekaria. Talde haren helburua euskal arazoetan (euskara, historia, politika...) kontzientzia eta formazioa lortzea zen; abertzaletasun klasikoarekin kritikoak ziren eta frankismo itogarriaren aurrean EAJk agertzen zuen jarrera pasiboa salatzen zuten. EGIrekin elkarlanean aritu eta gero, EAJtik erabat banandu eta Ekinekoek beste erakunde bat sortzea erabaki zuten: Euskadi Ta Askatasuna. Hain zuzen ere, ETA sigla Txillardegik berak asmatu zuen.Txillardegi ETAko zuzendaritzako parte izan zen, kultura adarrean.1958tik 1960ra bitartean, Gipuzkoako Diputazioan euskal literatura eskolak eman zituen. 1961n erbesteko bidea hartu zuen, lehenik Frantziara eta gero Suitzara. Atzerrian izan arren, ETAn segitu zuen (zuzendaritza utzi zuen arren), bai eta kulturgintzan murgilduta ere. Beste zeregin askoren artean, Baionan Euskal Idazkaritza sortu zuen beste euskaltzale batzuekin batera. Elkarlan horretatik, ortografian eta morfologian oinarrizko arau batzuk adostu ziren euskara baturako eta 1965ean agiri batean argitaratu. Lan talde horrek aurkeztutako proposamen gehienak, geroago Euskaltzaindiak onartu zituen Arantzazuko Batzarraren ondoren, eta hortaz Txillardegi aurrerabide haren eragile nagusietakoa izan zen. 1967an ETA utzi zuen V. Biltzarra eta gero, ildo politikoarekin desadostasunak zirela eta. 1977an, behin Hegoaldera itzulita, politikagintzan murgildu eta ESB alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. Herri Batasunaren sorreran ere parte hartu zuen eta koalizioaren izenean senatari hautatu zuten.
1976. urtean, unibertsitatean hasi zen lanean, hizkuntzalaritzan espezialista gisa. Hala bada, Bordeleko Unibertsitatean, EUTG eta Deustuko Unibertsitatean, irakasle izen zen, 1976tik 1983 arte. 1983-84 ikasturtetik aurrera, Zorroagako Fakultatean soziolinguistikako irakasle izan zen. 70 urte bete zituenean, katedratiko emeritu izendatu zuen EHUk.Bide armatua agortuta zegoela iritzita, Aralar alderdiaren sorreran parte hartu zuen. 2007ko maiatzaren 25ean, ordea, alderdia uztea erabaki zuen, Aralarrek ETAren biktimen aldeko ekitaldi ofizial batean parte hartu eta urte hartako udal-hauteskundeetara Ezker Batuarekin batera koalizioan joan zenean. 2008ko urtarrilean, EAE-ANV alderdiko kideekin batera agertu zen hedabideen aurrean, Espainiako hauteskundeetarako hautagai-zerrenda erregistroan aurkeztera joan zirenean.Baina bere gorpua eta bere bihotza aski da esaten dio eta 2012ko urtarrilaren 14an hil zen.ORAIN partez,goian bego eta bete oroimenez.Agur Txillardegi.

0 comentarios