Blogia
orain

ESKELAK.Inma Gomila hil da.

Abenduak 22, iluntzean,Inma Gomila hil zen, Egunkaria auzian auzipetuta egon zirenetako bat. Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an atxilotu zuen, eta bost egunez inkomunikatuta egon ondoren fidantza ordainduta utzi zuten aske. Epaiketa egin aurretik bere aurkako akusazioa bertan behera utzi zuen fiskalak.Gomila Bilbon jaio zen, 1957. urtean. Argia.com-en arabera urte betez gaixotasun larri baten kontra borrokatu ondoren hil da. Ekonomia ikasketak egina eta euskaldunberria, enpresen administrazioan eman zituen lehen urratsak. Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran parte hartu zuen. Argia-ko zuzendaritzan ere izan zen 1990eko hamarkadan. Bi semeren ama zen, eta Urruñan bizi zen (Lapurdi). Urruñako ikastolaren sortzaileetako bat ere izan zen.Goian bego ORAINeko izenean.

0 comentarios