Facebook Twitter Google +1     Admin

20111018090758-kabezera.pngEuskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.Gure ustez, gaur egun, helburu hori lorgarria da euskal herritarren,bere ordezkari politikoen eta Europa zein Nazioarteko Komunitate zabalaren laguntzarekin. Argi adierazi nahi dugu ez garela hona etorri ezer inposatzera eta inork ez dezala pentsa herri honetako herritargoari ezer agintzeko eskubidea edota autoritatea dugunik. Ez gara inor hemengo eragile ezberdinei eta beraien ordezkari politikoei zer egin behar duten esateko.Halaber, fede onez etorri gara eta espero dugu gure herriek eta jendarteek, baita besteenek ere, pairatu zituzten gatazka luzeak konponduz eskuratu dugun esperientziatik abiatuz eskainiko dizkizuegun ideiak baliagarriak izango zaizkizuela.
Gure esperientzia horretatik abiatuz, jakin badakigu bortxakeria eta gatazka egoera konpontzea eta bake iraunkorra erdiestea ez dela inoiz lorpen erraza izatean.Ausardia beharrezkoa da, arriskuak hartzeko borondatea eduki behar da, konpromiso sakonak, esku zabaltasuna eta estatu buru sena behar dira.
Bakea errekontziliazioaren indarra gorrotoan oinarrituriko ohiturei nagusitzean dator; egungo egoeraren eta etorkizun hobearen aukera iraganeko ozpindura baino askoz ere onuragarriagoa denean.Gure esperientziak erakutsi digunez, bakea eskuratzeko benetako aukera ematen denean, ezinbestean aprobetxatu beharra
dago.Gatazka, elkarrizketaren bidez, inolako bortxakeriarik gabe eta demokraziaren eskutik gainditzeko herritargoak bai eta bere ordezkari politikoek egin duten aldarrikapenaren indartzeak aukera hau zabaldu du.
Gure ustez, berrogeita hamar urte baino gehiago iraun duen biolentzia amaitu, eta bake iraunkorra eta justua eskuratzeko aukera une honetan bideragarria eta eskuragarria da.
Honengatik guztiarengatik:
1.- ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.
2.- Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko.
3.- Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontziliazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.
4.- Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu,gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko,herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako.Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek,begiraleek edota laguntzaileek,elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. Hemen ere, gatazkarekin zer ikusirik duten parteek
horrela erabakiko balute, elkarrizketa nazioarteko laguntzaileen bidez ere bidera liteke.
5.- Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.
Donostian
2011ko Azaroaren 17an
18/10/2011 09:07. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris