Facebook Twitter Google +1     Admin

NI,ZU TA BIOK.Espainolez! Ni mersedes, ni hostias

UGAITZ ZABALA
Zer txarrak eta gaiztoak diren katalanak, euren hizkuntzez errotulatzen ez duten merkatariei isuna jartzen baitiete. Gainera, ez da hala. Aurretik hartutako konpromisoarekin betetzen ez dutenei, diru-laguntza kentzen omen diete. Baina tira, txikikeriak.Zer txarrak eta gaiztoak garen euskaldunok, behar den moduko lehendakari bat etorri behar izan zaigula (Patxi Lopez alegia) euskal merkataritzaren gainean zegoen Damoclesen ezpataren mehatxua behin betiko uxatzeko. Hemengo merkatariei ez zaie isunik jarriko euskara mespretxatzeagatik, zelan ba? Gainera, merkatari handiei exijitzen zitzaien, Kortingles, Sara, Kalefur eta antzekoei… Horiek onak dira, horiek enplegua sortzen dute, eta euskara jarri behar al da baldintza bezala espainolez bakarrik mintzo direnek lan egin ez dezaten? Zer intoleranteak diren euskaldunak…Ba bueno, badirudi espainiar estatuan ez direla erdipurdiko kontuekin edo epelkerietan ibiltzen, eta espainola defendatu behar bada, isun kolpeka defendatuko dute eurek, hain zuzen ere Euskadin eta Katalunian kritikatzen duten gisara. Irakurri berri hau: Maspalomasen isuna jarri diote lokal bati gaztelaniaz hitz egiten ez zelako."La Provincia" egunkariak informazina idatzi dio:Los propietarios de un local de ocio de Maspalomas, al sur de Gran Canaria, han sido multados con 600 euros porque nadie en el establecimiento hablaba español, informó la Viceconsejería de Turismo del Gobierno de Canarias.La directora general de Ordenación y Promoción Turística, Rita Enma Hernández, explicó a Efe que inspectores de su departamento acudieron al local tras una queja reflejada por un particular en el libro de reclamaciones y comprobaron que nadie hablaba castellano.Un decreto de 2010 del Gobierno de Canarias obliga a que en toda actividad turística, de ocio o restauración de las islas debe haber algún responsable que hable español.El incumplimiento de esta normativa está considerado como falta leve y se castiga con una multa de hasta 1.500 euros.En este caso la sanción fueron 600 euros, aunque el local acumuló multas hasta 1.700 por otras infracciones detectadas en la inspección, realizada por la noche.La directora general explicó que aunque en Canarias se dan casos de establecimientos en los que no se habla nada de español, no se trata de una infracción frecuente.Indicó que su departamento realiza inspecciones para atender las reclamaciones por maltrato o incomodidad que presentan los clientes en los establecimientos.
Baina betiko istorioa da, Euskadin balio ez duenak balio du Espainiako leku askotan, eta ez du inork txintik ere esango: autobus gidariei ingelesa exijitzea oposaketa ateratzeko Kanariar irletan, Valentzian kartelak valentzieraz jartzea bakarrik, Erkidego berean valentziera “inposatzea” eskoletan, e.a.Euskadin euskaraz mintzo garenok, aldiz, matraka barneratuta daukagu zoritxarrez: en castellano, por favor. Eta askori, mesedez eskatzea ere kostatzen zaie.
14/10/2011 09:12. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris