Blogia
orain

ORAIN KALERA.Kukutzak eta Ertzaintzako su-gaua.

ORAIN KALERA.Kukutzak eta Ertzaintzako su-gaua. I. OIARZABAL - M. ASENSIO LOZANO (Berriako kazetariak)
BILBO
«Amaitu da». Etsipena, tristura eta beldurra gailendu ziren atzo Errekalde auzoan. Kukutza III gaztetxeak irauteko itxaropen guztia desagertu zen eguerdian, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegiaren ebazpenaren berri heldu zenean: eraisteko baimena geldiarazteko agindua bertan behera utzi zuen epaileak. Ordu gutxi iraun zuen eraikinaren atzera kontuak: Kukutzak ez du gaurko eguna argitzen ikusiko. Milaka lagun bildu ziren auzora protesta egitera, baina Ertzaintza, azken egunetako jokabideari jarraiki, bortizki oldartu zitzaien kalean zebiltzanei. Dozenaka lagun zauritu zituen, eta hogei baino gehiago atxilotu.
16:30ean hasi ziren iristen eraikina botatzeko langileak, aurpegiak estalita, eta hondeamakina. Kukutzara sartzeko baimena zuten gazteek 18:00ak arte, barruan zituzten «gauza pertsonalak» hartzera, baina gutxi batzuek baliatu zuten aukera: asteazkenean gaztetxea husterakoan ertzainek egindako «txikizioaren» ondoren, zer ikusiko zuten beldur agertu ziren.Gaztetxera sartzeko epea amaitu eta bost minutura hasi zen hondeamakina lanean, eraikinaren inguruetan ia babes hesirik jarri gabe. Kukutza zioen kartela suntsitu zuen lehenbizi, eta ondoren azpiegituraren gorputza botatzeari ekin zion. Hamahiru urteko auzolanaren oroitzapenak begien bistan geratu ziren azkar: liburutegia, mahaiak, aulkiak... Iluntzean, argi sorgailu bat ere jarri zuten, gauean eraispen lanekin jarraitzeko.«Lotsaren eguna da gaur», adierazi zuen Errekaldeberriz auzo elkarteak; «Errekaldeko, Bilboko, Euskal Herriko eta munduko milaka pertsonak lotsa sentitzen dugu, herritarren interesak defendatu nahi izan ez dituzten erakunde publikoengatik, dirudun porrokatu batzuen espekulazio goseari makurtu zaizkion instituzioengatik». Gordin eta zintzo mintzatu ziren bizilagunak, ohar baten bidez: «Eraso egin digute eta umiliatu».Baina, lotsa ez ezik, beldurra ere sentitu zuten atzo Errekalden. Asteazkenean bezala, Ertzaintzak auzoa setiatu zuen: sarbideak moztu, eta kaleak erabat hartu zituzten poliziek. Bortizkeria handia erabilita, protesta zantzu oro baliogabetzeaz gain, kaleetatik mugitzea galarazi zuten. Eguerdian hasi ziren ertzainak pilatzen gaztetxe inguruan, eta 17:00etatik aurrera hasi ziren oldartzen. Errekaldetik heldutako testigantzek etengabeko oldartzeen berri eman zuten. Lekukoen arabera, saretak jaitsiak zituzten tabernetan ere sartu ziren ertzainak kolpeka. Indarkeria Ametzolako tren geltoki barrura iritsi zen; han zeudenek jakinarazi zuten nasetan zaurituak ere bazirela. Errekaldeko osasun etxean ere sartu ziren ertzainak, eta «basatiki oldartu» ostean, txosten medikoak eraman zituzten, iturri batzuen arabera. Zaurituak dozenaka ziren ordurako.Istiluen bideoak grabatzen ari zirenei sakelako telefonoak kendu zizkieten, eta etxeetako balkoietatik irudiak hartzen ari zirenei pilotakadak jaurti zizkieten.Nazioarteko manifestazioa zegoen deituta 20:00etarako, baina gutxi iraun zuen: Ametzolatik atera eta metro gutxira oldartu zen Ertzaintza. Jendea inguruetatik sakabanatu zen, eta handik gutxira berriro elkartu, Kukutzaren aldeko aldarriak oihukatuz, baina segituan agertu zen ertzainen furgoneta bat, manifestariei oldartzeko eta ekintzaileren bat atxilotzeko. Behin baino gehiagotan gertatu zen hori. Barrika-darik ere jarri zuten: Errekal- den edukiontzi batzuk erre zituzten.Errekalden mobilizaziorik egitea ezinezkoa zela ikusita, manifestazio alternatibo bat antolatu zuten, udaletxetik aterata. Harako bidean ere istiluak izan ziren, Autonomia kalearen inguruan. 21:00 aldera hasi zen jendea biltzen udaletxe inguruan, eta 21:30ean iritsi zen Ertzaintza. Ordurako ehunka manifestari zeuden han, eta ertzainak zein Bilboko udaltzainak haien kontra oldartu ziren. Herrizaingo Sailaren arabera, harriak bota zizkiotelako udaletxeari. Bilboko erdialde osoan zabaldu ziren istiluak azken orduan: edukiontziak sutan ziren Indautxu inguruan, eta Ertzaintzak gogor egin zuen Zazpikaleetan eta Areatzan. Aldiz, Errekalden giroa iluntzean baino barexeagoa zen ordurako.Informazio hau ixteko orduan, Ertzaintzak 26 pertsona zituen atxilo hartuak, desordena publikoak eragitea egotzita. Zaurituak dozenaka ziren, baina kopurua zehazteko zen. Errekalde auzoa argindarrik gabe zegoen. Eta Bilbon, autobus zerbitzua etenda.Gehiago eta berrikuntza,ORAINeko zerbitzu-dialean.
BEGIRA,BEGIRA----------------------------------------------------------------------------
AZKUNA:"A pesar del desalojo,si Kukutza alquila,nosotros les ayudaremos".
El alcalde de Bilbao, Iñaki Azkuna, ha dicho estar "cansado" del tema Kukutza y ha declarado que considera que el auto de derribo promovido por el Juzgado de Instrucción 5 de Bilbo del edificio "ha sido favorable a los intereses de la propiedad privada ante un problema de ocupación ilegal que el Ayuntamiento no está dispuesto a que continue con un movimiento ocupe casas ajenas".El alcalde, que también ha desvelado que defensores de Kukutza han ido "a la casa de un concejal a tocarle la puerta", ha afirmado que los responsables municipales no tienen "nada contra la cultura que se está haciendo en Rekalde."Al revés -ha indicado-, sigue en pie la oferta de apoyarles si alquilan un local legal.Incluso poner dinero por nuestra parte,pero no estamos dispuestos a que un movimiento ocupe propiedades ajenas yendo en contra la legalidad vigente y la legalidad vigente apoya la propiedad privada".El jeltzale ha recordado que antes de Kukutza III "hubo Kukutza I y II, que también ocuparon otros inmuebles".Incluso ha insistido en que "el problema es de ocupación" y no entiende "¿qué hacían dos alemanes quemando un contenedor en Rekalde hasta que la policía les echó mano?".Según han informado fuentes municipales,agentes de la Udaltzaina identificaron a primera hora de la tarde de ayer a dos ciudadanos alemanes por el hecho citado.Pero Azkuna quiso remarcar otro elemento,que era el de protección arquitectónica o histórica y ha destacado que la sentencia que deja sin efecto la medida cautelar adoptada con el edificio de Kukutza,ya que "no tiene asignado ningún nivel de protección ni se ha tramitado ninguna propuesta concreta en relación a la protección del patrimonio", estando el inmueble "en situación de fuera de ordenación expresa".

0 comentarios