Blogia
orain

GUTUNAK.ACT-ko zuzendaritza eta gerentziaren barkamenak.

Asteburu honetan Bordelen gertatutakoak gertatuta, ACT elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta Gerentziak barkamenik zintzoena eskatu nahi du agiri honen bitartez. Barkamena kirolari eta entrenatzaileei, klubei, direktiboei, zaleei, babesleei eta ekitaldiarekin ikuskizun eder batekin gozatzeko aukera izanen luketela pentsatzen zuten guztiei, horien guztien ilusioa haizeak eraman baitu hainbat arrazoirengatik. Antolakuntza mailan eman diren arazoak bizkar gain hartzen ditugu, eta elkarte barruan sakon aztertuko direla zin egin, hain egoera itsusi eta lotsagarriak berriro errepika ez daitezen.Orain, egindako akatsak ordaintzea bezain garrantzitsua da arraunarekin lotura bat edo beste duten kide guztiei, batez ere kirolari eta zaleei, lehiaketa duin eta polita eskaini ahal izatea. Unean-unean ACT elkartea kudea dezaketen pertsonen gainetik, eta elkartea bera osatzen duten 12 kluben gainetik, egin beharreko lehen lana elkarteak konpromiso sendo bat hartzea da. Antolakuntza mailan bermerik handienak emango dituen konpromiso irmoa. Guztion laguntzarekin, eta gure akatsetatik ikasita, helburu hori esku-eskura edukiko dugula ziur gaude.

0 comentarios