Blogia
orain

HAUTESKUNDEAK.Bildu,bigarren indarra.

Bilduk irauli egin ditu erakundeen osaera Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan. EAk, Alternatibak eta hainbat independentek osatzen duten koalizioak 313.331 boto jaso ditu, eta bigarren indar bihurtu da, EAJren atzetik. Jeltzaleek orain dela lau urte baino milaka boto batzuk gehiago jaso dituzte, baina Gipuzkoan batez ere boterea galdu dute, Bilduren mesedetan.EAJk 325.968 boto jaso ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horiei NaBai2011k lortutako 36.262 botoak gehitu beharko litzaieke. EAJk bakarrik aurkeztu den hiru lurralde horietan 2007an baino 5.000 boto gehiago jaso ditu udal hauteskundeetan. PSE-EEk eta PSNk 227.739 boto jaso dituzte guztira, eta PPk 165.782. UPNk 88.138 boto jaso ditu.Aralarrek ere NaBai2001ren boto horiek zenbatu beharko lizkieke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaso dituen 32.113 botoei. Ezker Batuak 34.591 lortu ditu hiru herrialde horietan. Beraz, bi alderdi horiek bakoitza bere aldetik orain dela lau urte lortu zituzten botoak baino 20.000 gutxiago jaso dituzte. 2007an 88.000tik gora jaso zituzten elkarrekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.Hego Euskal Herriko zinegotzi guztiak elkartuta, Bildu litzateke kopuru handiena lortu duena: 1.133. EAJk 861 lortuko lituzke udaletako zenbaketa ia amaituta. PSE-EE-PSNk 473 lortuko lituzke, UPNk 321, PPk 210 eta Aralarrek 108 (NaBai2011ren 70ak gehituta). BERRIA.INFOn emaitzak herriz herri ikus daitezke.Datu guzti horiekin, UPNk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, PPk Araban, EAJk Bizkaian eta Bilduk Gipuzkoan. Nafarroako Parlamentuan, UPNk hemeretzi parlamentari lortuko lituzke. PSNk bederatzi parlamentari izango lituzke. NaBai2011k zortzi lortuko lituzke, eta Bilduk zazpi. PPk lau parlamentari izango ditu. Ezkerrak hiru izango lituzke.Beste erakunde askotan bezala, Nafarroan gehienegoa izateko hitzarmenetara jo beharko dute alderdiek. UPNk ez lituzke PPren lau parlamentarien botoak nahikoak izango gehiengo absolutoa izateko. Bai, ordea, PSNrenak. Sozialistek kanpainan esan zuten ez zituztela Bilduren botoak baliatuko Gobernuan sartzeko, baina NaBai2011renekin eta Ezkerra koalizioarenekin gehiengoa izango lukete.Arabako Batzar Nagusietan botoen %100 zenbatuta, PP da garaile 16 batzarkiderekin. EAJk 13 batzarkide izango ditu, eta Bilduk, 11. PSE-EE 10 batzarkiderekin geratuko da. Bizkaian botoen %99 zenbatuta, EAJk 22 batzarkide izango lituzke. Bildu bigarren indar politikoa litzateke, 12 ordezkari lortuta. PSE-EEK 9 izango lituzke, eta PPk, zortzi. Ezker Batuak eta Aralarrek, hurrenez hurren 20.000 eta 15.000 botorekin, ez luke ordezkaritzarik izango.Gipuzkoako Batzar Nagusietan %100 zenbatuta gehiengo zabala lortu du Bilduk, 22 batzarkideekin. EAJ bi batzarkide galduko lituzke (14), PSE-EEk sei (10), eta PPk bi (4). Aralarrek batzarkide bat izango luke, 2007ko hauteskundeetan Ezker Batuarekin batera sei lortu ostean. Hemen ere, hitzarmenek erabakiko dute erakundearen osaera.Gipuzkoako udaletan jasotako botoetan ere Bildu izan da nagusi, 119.537 botorekin, eta Zarautz, Tolosa, Azkoitia, Azpeitia, Beasain eta beste udal batzuetan zerrenda bozkatuenak izan dira koalizioarenak. Emandako botoen %21,03 jaso ditu Bilduk udaletako bozetan. Zinegotzi kopuruari dagokionez, Gipuzkoan dauden 968etatik 441 eskuratu ditu koalizioak. EAJk 187 eskuratu ditu, PSE-EEk 95, Aralarrek 28, PPk 27 Hamaikabatek 12 eta EBk 5.

0 comentarios