Blogia
orain

ORAIN,KALEAN.Hamar lagun atxilotu dituzte Ekinekin eta Askatasunarekin zerikusia izatea egotzita

Bart goizaldean sarekada handia egin dute Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak: lehen informazioen arabera, gutxienez hamar lagun atxilotu dituzte, Ekinekin eta Askatasunarekin zerikusia izatea leporatuta. Iturri batzuek zehaztu dute, berez bi sarekada direla: Guardia Zibilak aurrera daramanak Ekin berregituratzea eragoztea duela helburu, eta Espainiako Poliziaren jomuga Askatasuna dela. Hain zuzen ere, presoen inguruko informazioa ematen duen apurtu.org webgunea martxan jarri eta kudeatzea leporatzen diete. Albiste agentziek zabaldu dutenez, honakoak dira Espainiako Poliziak atxilotu dituenen abizenak: Llamas Montoya, Sanzo Madariaga, Odria Montenegro eta Garcia Llorens. Lehen hirurak Nafarroan atxilotu bide dituzte eta laugarrena Araban.Guardia Zibilak ere Nafarroan egin ditu atxiloketak, Iruñean, Atarrabian, Barañainen, Burlatan eta Etxarri Aranatzen. Atxilotuetako bat Iker Moreno Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailearen semea litzateke. Horrez gain, Josu Esparza Iraizoz, Xabier Beortegi Martinez, Gorka Mayo Hermoso eta Gorka Zabala Ziaren izenak eman dituzte zenbait komunikabidek. Fernando Granda Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea ari da sarekada hori gidatzen.Polizia iturriek nabarmendu dute ETAk su-etena eman zuenetik egindako lehen sarekada handia dela eta oraindik zabalik jarraitzen duela.Bestalde, Ertzaintzak beste lagun bat atxilotu du Gipuzkoan, kale erasoekin zerikusia izatea leporatuta. Zabaldu dutenez, berriki egindako ADN froga batzuen ondorio da atxiloketa hori.Informazio gehiago,zerbitzu-dialean.

0 comentarios