Blogia
orain

ORAIN ELKARRIZKETA.Gara egunkaria-k ETA-ri eginiko galderak

ORAIN ELKARRIZKETA.Gara egunkaria-k ETA-ri eginiko galderak Adierazpenaz eta ondorengoaz

– Zergatik eta zertarako hartu zuen ETAk «erasoko ekintza armatuak» gelditzeko erabakia?

– Eta zergatik eman du orain erabaki horren berri?

– Noiz jarri zen indarrean zehazki, ez baita denbora asko Barne Ministeritzak ETAk ekintzak egingo zituela esan zuela? Ba al du amaiera datarik?

– «Eraso ekintza armatuak» zer diren eta zer ez diren aritu dira hainbat hedabidetan. Erabaki horrek zer suposatzen du zehazki ETAren jardunean?

– Zuen ekimena Bruselako Adierazpenaren eta Iruñean ezker abertzaleak egindakoaren ondotik etorri da. Ez ziren horien aipamenik egin irailaren 5eko adierazpenean. Ondoren, Bruselako adierazpenari zuzendutako agiria kaleratu duzue. Konponbide demokratikoak behar dituen urratsak elkarrekin aztertzeko prest agertu zarete. Horrek eskatutako su-eten iraunkorra eta egiaztagarria emateko prest zaudetela esan nahi al du?

– Nork egiazta beharko luke halako su-eten bat? Nazioarteko eragileek izan beharko luketela esan duenik bada.

– Gainerakoan, zer beste egitekorik izan dezake nazioarteko bitartekaritzak; adibidez, beste eragile batzuei begira?

– Aldi berean, alde askotariko konpromisoak beharko direla esan duzue. Zein dira, zuen iritziz, konpromiso horiek? Edo beste modu batez esanda: zer indargabetu behar da eta zer aktibatu behar da prozesu demokratiko batek aurrera egin dezan?

– Aurreko galderaren haritik, alde askotariko konpromiso horiek zuek urratsak egiteko aurre baldintzak dira edo, ezker abertzalearen eztabaidatik ondoriozta daitekeenez, prozesuan lortu beharreko aitzinamenduak dira?

– «Ez da nahikoa», horixe da hedabideetan oihartzun gehien jaso duen erantzuna.

– Askok ezker abertzaleak marraztutakoarekin alderatuta ere zuen erabakia ez dela nahikoa izan esan du. Berriro ere ETA gogo txarrez eta ezker abertzaleari atzera tiraka ari dela irudikatu nahi izan dute. Zer duzue esateko?

– Egia da, ezin ukatu, ETAren ekimenak oihartzun handia lortu duela eta Euskal Herrian eragile askok baikor hartu duela egoera berria: ezker abertzalea, EA, ELA, Aralar, Lokarri... Zer azterketa egiten duzue horretaz?

– EAJren erantzun ofiziala oso ezkorra izan zen, nahiz eta beste ahots batzuk ere izan diren jelkideen aldetik...

– Estatuak hitzezko erantzuna ez ezik, ekintzetakoa ere eman du. Manifestazio debekuak eta atxiloketak. Estatua ez dago su-etenean...

– Edonola ere, pentsa liteke halako prozesu batean sartzeko urratsak egitea zaila ere izan daitekeela errepresio hain gogorra indarrean izanda. ETAren historiari begiratuta, maiz «erantzuteko eskubidea» aipatu da. Gainera, ekintzak ez egitea ahuldade seinaletzat jo izan dute beti bozeramaile politikoek eta hedabideek. Halaxe egin dute orain ere. ETAk porrot egin duela diote. Horrenbestez, normala ere bada pentsatzea, aldebakarreko distentsio urratsak egiteak barne eztabaida sortuko duela ETAn...

Prozesu demokratikoaren eta negoziazio eremuaren definizioaz

– Ziburun egoera berri baten atarian egon gintezkeela esan zenuten. Prozesu demokratikoa, nahiz eta, bistan denez, estatuek blokeo egoerari eutsi, bidea egiten hasi al da?

– «Prozesu demokratikoa denboran eutsi beharko diogun erronka izango da, sartu-irteerarik gabekoa», dio “Zutik Euskal Herria” ebazpenak. Zentzu berean, Iruñeko Adierazpenak aurreko prozesuek hausturako joera zutela nabarmendu zuen. Horiek horrela, nola ulertzen du ETAk irekitzen ari den edo ireki nahi den prozesua?

– Beraz, prozesuak «definitibo» izaera duela esan al daiteke?

– ETAk Mitchel Printzipioak errespetatzeko konpromisoa hartzen al du?

– Lurraldetasuna eta, zehazki, Nafarroaren egoera izan da beti balizko prozesu baten gako nagusietako bat. Izandako saiakera guztien ondotik, nola egin beharko litzaioke aurre aldagai horri?

– Prozesu demokratikoa aipagai denean, badirudi Hego Euskal Herriaz ari garela. Zer gerta liteke Ipar Euskal Herrian egoera berri hori sendotzen bada?

– Prozesu demokratikoa gara dadin negoziazio prozesu bat izan beharko lukeela pentsatzea logikoa da. Nork behar du izan horretan protagonista? ETAren aburuz, zer eremuk eta zer eragilek hartu behar dute parte?

– Askotan leporatu zaio ETAri halako prozesuak «tutelatu» nahi izatea. Ze jokabide izango du ETAk?

– Harreman biderik ireki al du ETAk edo, bestela, inor etorri al zaio ate joka?

Egoera politikoaz eta, zehazki, prozesuan eragin dezaketen aldagaiez

– Ezker abertzalearen eztabaida faktore nagusi bat izan da egoera politikoaren bilakeran. Zer balorazio egin du ETAk?

– Halere, ETAk eztabaida horren norabidearen kontra egin duela zabaldu dute hainbat hedabidek.

– Laburbilduz, ETAk bat egin al du “Zutik Euskal Herria” ebazpenarekin?

– Ezker abertzaleak aurrera egin arren eta bidaide berriak aurkitu arren, errepresio estrategiak hortxe segiko duela dirudi. Errepresioak, azkenean, frustrazioa eta etsipena sor dezake. Nola egin dakioke aurre egoera horri?

– Independentisten arteko elkarlana indartu egin da azkenaldian. Nola ikusi duzue egoera hori eta, zehazki, ezker abertzaleak eta EAk lortutako akordio estrategikoa?

– Akordio horrek lotzen al du ETA nolabait?

– PSOEk ahuldadea bizi du. Gobernu aldaketa izan daiteke hurrengo hauteskundeetan; PP Gobernura iristea aldagai garrantzitsua al litzateke?

– EAJ ere eragile garrantzitsua da. Nola ikusten duzue bere jokabidea (orain PSOErekin negoziaketan protagonista bihurtu da), eta noruntz jo dezake?

– Zer garrantzi izan dezakete hurrengo urteko udal eta foru hauteskundeek? Zuen ekimenak ezker abertzalea hauteskundeetan egoteko amarru huts bat dela esan du batek baino gehiagok.

Euskal presoez

– Presoen arteko zatiketa indartzeko borondatea agertarazi du Espainiako Gobernuak. Hainbat presok kolektibotik kanpoko beste bide bat hartu du. Zer diozue horretaz?

– Halere, presoen egoera asko okertu da azken urteotan. Zama handiegia izan daiteke. Nola erantzun beharko litzaioke larritasun egoera horri?

– Konponbide prozesuan non kokatzen duzue presoen eta iheslarien gaia. Oker ala ez, gai honek azken akordio politiko baten zain behar zuela egon zirudien...

0 comentarios