Facebook Twitter Google +1     Admin

EAk eta ezker abertzaleak elkarlanerako akordio estrategikoa sinatu dute, euskal estatua helburu dutela

20100620151212-3452323.jpgMAUDILI PRIETO
Independentzia,bai eta akordio batekin bi abertzale munduak artean.EAk eta ezker abertzaleak euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin "akordio estrategikoa" izenpetu dute gaur Bilbon, Euskalduna jauregian. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromisoa" dutela azpimarratu dute bi eragileek. Elkarlan ituna Euskal Herri osoari begira egindakoa da, herrialde guztien berezitasunak kontuan hartuta. "Gaurko marko juridiko-politikoak agortuta" daudela esan dute eta "fase berri hau" herritarrekin eta eragileekin egiteko apustua dutela, independentisten indar metaketaren beharra eta hauteskundeetan lankidetzan jarduteko aukera aipatuz. "Herri mobilizazioaren" garrantzia ere jaso dute itunean, eta "ausardiaz jokatzeko garaia" dela uste dute. "Euskal estatua da aukerarik onuragarriena herritarrentzat".Euskal estatua eskuratu aurretik "marko demokratikoa" behar da, EAren eta ezker abertzalearen ustez, "aukera denek berdintasun egoeran" jokatzeko. Espainiako eta Frantziako estatuen "jarrera antidemokratikoa" salatu dute.Gatazka eta "indarkeria politikoa" gainditzeko tresnak elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa direla nabarmendu dute, eta Mitchell printzipioak gauzatu behar direla. Aipatutakoaz gain, gizarte arlo guztietan gutxieneko adostasun puntu batzuk jaso ditu akordioak; adibidez, garapen iraunkorrari buruz, edo euskara, hezkuntza eta parekidetasunari buruz. Lehentasunezko arlo edo gai horietan elkarlanean aritzeko irizpide batzuk finkatu dituzte bi indar abertzaleek.

NORK DIRA ZURE IZENPEA DOKUMENTUAN?
EAtik Pello Urizar idazkari nagusia, Koldo Amezketa, Santi Merino, Ikerne Badiola, Mariano Alava eta Maider Carrerek sinatu dute akordioa, eta ezker abertzaletik Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Txelui Moreno, Idoia Aiastui, Karmele Aierbe eta Iñaki Olaldek."Arduraz eta ilusioz egin dugu apustu hau", esan dute akordioaren testua irakurri duten bi lagunek (EAko Elisa Sainz de Murietak eta ezker abertzaleko Miren Legorburuk). "Baina apustu hau ez da inoren kontrakoa, ez dugu harresirik eraiki nahi".

KRONOLOGIA "LORTU ARTE"
12:10
EAko eta ezker abertzaleko ordezkari nagusiak aretora eta sartu dira aretoan EAko eta ezker abertzaleko ordezkari nagtusiak: EAtik, kasu, Pello Urizar idazkari nagusia, Ikerne Badiola, Koldo Amezketa eta Santi Merino, ezker abertzaletik Rufi Etxeberria, Txelui Moreno, Karmele Aierbe eta Jone Goirizelaia.

12:25
Nazioarteko ordezkarien ustez, "erabaki ausarta" da eta "ekitaldi historikoa". Nazioarteko hainbat ordezkari egon dira Euskaldunan eta, haien arabera, gaurko ekitaldia "historikoa" da, eta "pozik eta harro" daude bertan izateagatik. "EAk eta ezker abertzaleak estrategia bateratua adostea erabaki dute eta horregatik da historikoa da ekitaldi hau. Urrats garrantzitsua da". Nazioartean elkartasuna landu beharra dagoela iritzi diote. "Zuekin batera lanean segituko dugu, bake prozesua bideragarria izateko". Irlandako Sinn Fein, Flandriako N-VA, Salvadorreko FMLN, Palestinako FPLP, Europako Parlamentuko ALE talde parlamentarioko ordezkariak -lehendakariordea barne-, Kataluniako ERC, CUP eta Endavant taldeak (lotsagabea,ORAINeko iritzia ezagutu arren), Galiziako BNG, NOS-UP eta FPG, Aragoiko BIC, Corriente Roja elkartea eta Gaztelako IZCA izan dira Euskaldunan.

12:45
Bideoan irudi esanguratsuak. Nazioarteko hiru kideren hitzaldien ostean, bideoa bota dute, une eta irudi esanguratsuekin: Jose Antonio Agirre eta Telesforo Monzon, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzan, intsumisioa, presoak, Ahotsak, euskal gehiengo sindikala, Lizarra-Garazi, Arnaldo Otegi, Gaztherria, AHTaren aurkako mobilizazioak, azken Aberri Eguna...

12:53
"Atzerapenik izan ez dezan sortu den itxaropenak", bertso baten bukaera. Bideoaren ondoren, bertsolarien saioa hasi da: Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Aitor Sarriegi kantuan. Indar metaketaren eta euskal estatuaren aldarria egin dute, eta "atzerapenik izan ez dezan sortu den itxaropenak" esanez bukatu du Amurizak azkeneko bertsoa.

13:00
EAko eta ezker abertzaleko kide historiko eta ezagunen babesa. Sabin Intxaurraga, Tontxu Campos edota Nestor Basterretxea EAko kide historiko eta ezagunak igo dira oholtzara, eta Xabier Zubizarreta, Iñaki Antiguedad edota Inaxio Agirre ezker abertzaletik. Intxaurraga Jaurlaritzako kontseilari ohiak esan du "bide zibil, politiko eta demokratikoen aldeko apustua" dela gaur bi alderdiek sinatuko duten akordioa, eta "estrategia bateratua" gauzatu nahi dutela. Hori lortuz gero, beste eragile asko batuko direla uste duela adierazi du EAko kideak. Zubizarretak azpimarratu du "indarrak biltzeko garaia" dela eta independentziaren bideari heldu behar zaioa. "Nazio zahar hau berrizta dezagun, eta hori euskal estatuarekin lor daiteke". "Aurrera bolie" esanez amaitu du Zubizarreta Arrasateko alkate izandakoak bere hitzaldia. Basterretxea eskulturgileak "kultura zaintzeko" dei egin die politikariei, baita Ipar Euskal Herriko jendearekin lan handiagoa egiteko ere.

13:20
Gizarte eragileen aldarrikapenak. Gizarte eragile batzuk ere izan dira oholtzan, eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute, Euskal Herriaren euskalduntzea, euskararen ofizialtasun osoa, laborantzaren garrantzia, beste nekazaritza eredu bat, Euskal Herriko "egitura instituzionala nahasia eta zaharkitua" dela aipatu dute, jendarte parekidea behar dela, euskal langileen gehiengoa kontuan hartzeko dei egin dute, ingurumena babesteko eta Euskal Herria ez eraikitzeko "zementuaren gainean". Bukaeran, ezker abertzaleko eta EAko gazteen ordezkariak igo dira oholtzara.

13:40
Akordioa irakurtzen hasi dira. EAren eta ezker abertzalearen hitzarmena irakurtzen hasi dira Elisa Sainz de Murieta (EA) eta Miren Legorburu (ezker abertzalea izenean).

14:10
Ituna sinatu dute seina ordezkarik. EAtik eta ezker abertzaletik seina ordezkarik sinatu dute ituna. Aurresku batekin amaitu da ekitaldia.
20/06/2010 15:12. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris