Blogia
orain

'Gaur Egun' eta 'Teleberri', zuzenean eta noiznahi ORAIN-en

ORAIN estreinatu da.Eskerrak Euskal Telebistari (1.zerbitzu dialean),ETBren albistegiak gure aldizkariera iritsi dira. Datorren astelehenetik aurrera (maiatzak 31) 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiak, eguerdikoak nahiz gauekoak, oso-osorik egongo dira eitb.com atarian. Gauzak horrela, erabiltzeak une oro izango ditu eskuragarri azken zazpi egunetako albistegiak. Gainera, titularrak bakarrik edo informatiboa osorik ikustea aukeratu ahal izango du. Horrez gain, orain.blogia.com-ek zuzenean eskainiko ditu eguerdiko 'Gaur Egun' (astelehenetik larunbatera 14:00etan eta 14:30etan igandeetan) eta gaueko 'Teleberri' (20:58). ORAIN eta EITB Taldearen apustuetako bat kalitatezko albistegiak euskarri guztietan eskaintzea da, eta egitasmo hau abian jarrita, urrats berria eman du. Era berean, erabiltzailearen esku Interneten edukiak jartzeko joerari heldu dio, kasu honetan albistegiak edozein unetan eta edozein tokitik ikusteko aukera emanda.


0 comentarios