Facebook Twitter Google +1     Admin

KIROLAK.Edurne Pasabanek eta espediziokideek gailurra egin dute

20100417123721-96-edurne-pasaban.jpgEdurne Pasabanek eta bere espediziokideek Annapurnako gailurra egin dute eta dagoeneko beheranzko bideari ekin diote.Euskal Herriko orduan,goizeko 10.30 zirenean iritsi dira Annapurnako gailurrera (8.091 metro) Edurne Pasaban, Asier Izagirre, Alex Txikon, Nacho Orviz eta Joao Garcia, "Al filo de lo imposible" programaren webguneak jasotzen duenez.Izagirre ibartarra izan da tontorra zapaltzen lehena eta minutu batzuk beranduago heldu dira gainontzekoak. Denak ongi daudela azaldu dute eta dagoeneko beheranzko bideari ekin diote.Hasierako asmoa hirugarren kanpamenturaino jaistea bazen ere, gailurrera uste baino beranduago heldu direnez litekeena da laugarren kanpamentuan geratu behar izatea lotan, 7.200 metrora.Hamahirugarren zortzimilakoa du Edurne Pasabanek.Zorionak ORAIN-Euskal Aldizkaria Kataluniagatik eta informazio gehiago edurnepasaban.net eta geure kirol-dialean.
17/04/2010 12:37. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris