Facebook Twitter Google +1     Admin

ETA-REN AGIRIA,ABERRI EGUNEAN

20100404111522-azkenezktou.jpgEuskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, 2010eko Aberri Egunaren Agiri honen lehenengo aipuan Jon Anza burkidea eta independentziaren aldeko gudaria oroitu nahi du. Gu guztiontzat koherentzia eta konpromiso sakonenaren eredua den Jon Anzaren heriotzaren konfirmazioak eragin digun samin sakona agertzearekin batera, beren lagun eta senitartekoei gure doluminik sentituenak eman nahi dizkiegu. Bere konpromisoa eta borroka ez da alferrik izango. Irabaziko dugu! Gora Jon!Bestalde, martxoaren 16an Frantziako polizia eta ETAren gudarien artean izandako enfrentamenduaz eta 2010eko Aberri Egunaren karietara honokoa adierazi nahi du Euskadi Ta Askatasunak:Frantziako polizia eta ETAren gudarien artean izandako enfrentamendua
Gertakariak:
Martxoaren 16an Frantziako poliziak ETAren lau kide bahitu zituen Dammarie-lès-Lys herriko baso batean. Operazioan, burkideak neutralizaturik zituztela, polizia batek armarik gabe eta lurrean zegoen kide baten ondora bi tiro egin zituen. Ustez «ez-ematera» izan bazen ere, honek eragin zuzena izan zuen ondorengo gertakarietan.Ondoren, ingurutan zeuden beste hiru kide aipaturiko tokira hurbildu ziren, eta tiroen hotsak larriturik. Hara heldu eta ohartarazpen argia egin zieten Frantziako poliziei: armak bota eta handik alde egin zezatela, enfrentamendu oro ekidin asmoz. Bi poliziak atzera egin zuten bitartean, besteek aurre egiteko jarrera hartu zuten, heldu berri ziren kideei armekin apuntatuz eta tiroketari bide emanez.Horrela hasi zen tiroketa, lehendik bi tiro egin zituztenak ETAren gudariak armaz apuntatzen ari zirela. ETAren gudariek osotara 9 tiro egin zituzten. Dezente gehiago Frantziako poliziek.Enfrentamenduaren ondorioz euskal herritar bat bahitua izan zen eta Jean-Serge Nérin Frantziako polizia hilik gertatu zen.
Argipena eta hausnarketa:
Lehenik eta behin argi utzi nahi dugu ETAren gogoz kontrakoa izan dela Frantziako poliziaren heriotza eta euskal herritarraren bahiketa eragin dituen ustekabeko enfrentamendua. Hortaz, ezaguna da ETAren jarrera, berriki berretsi duguna.Frantziako poliziak gure kideen aurka jo izana dago enfrentamendu honen iturburuan, beraz, inolaz ere ez alderantziz. Haiek izan ziren ETAren gudariak bahitzeko asmoz hurbildu zirenak eta tiro egin zuten lehenak.Hausnarketa sakona egin beharko lukete Frantziako gobernuak eta herritarrek. Espainiako gobernuaren mozkorraldi errepresiboak nora eraman nahi dituen.Adierazgarriak dira gertakari hauen harira Espainian eman diren erreakzioak. Elkartasun adierazpen faltsu eta gaitzespen irmoen ondoan poza ezin ezkutatu, gertakari honek Frantziako gobernuaren urrats errepresibo berriak ekarriko dituelakoan. Bada konpromiso eta zeregin berrien jomuga marraztu dizkionik, Guardia Zibilari txeke are zuriagoa ematea eskatu duenik.Azken garaiotan Frantziar estatua, hegoaldetik iparraldera, guardia zibilez lepo dagoela salatu izan du ETAk. Frantziako gobernuaren babespean Guardia Zibila modu inkontrolatuan dabilela.Honen ondorioa da Jon Anza burkidearekin gertatu dena, bere gorpua agertu berri delarik. Hilik eta erantzun asko emateke daudela. «Non dago Jon» galdera «zer egin duzue Jonekin» bilakatu da Euskal Herrian. Gezur eta toxikazio saiakera berri guztien gainetik, euskal herritarrok ongi ezagutzen baititugu Guardia Zibilaren prozedura kriminalak; Lasa eta Zabala, Mikel Zabaltza, Basajaun, Geresta eta beste asko hil zituztenean zabaldu zituzten bertsio ofizialak. Oraingoan ere Perez Rubalcaba zabaltzen ahalegindu zena eta ezagutu diren datuekin agerian gelditu dena.Prest al da Frantziako gobernuak horrelakorik onartzeko bere menpean dagoen lurraldean? Hori al da Frantziako gobernuaren kolaborazio eskaintzak babestuko duen eredua?
ETAren deia
ETAk Frantzia eta Espainiako gobernuei dei egiten die, antzua den bide errepresiboa alboratu dezaten eta, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez, euskal herritarron borondatearen errespetuan oinarritzen den konponbide demokratikoaren aldeko jarrera har dezaten.

2010eko Aberri Eguna
Euskal Herria ukatua, zatitua eta Espainiako eta Frantziako gobernuen aspaldiko oldartze errepresibo sakonenaren testuinguruan heltzen da Aberriaren Egun honetara.Azken urte honetan Euskal Herriaren argazki politikoa argitu da. Inoiz baina nabarmenagoa da Euskal Herrian bi proiektu aukera baino ez daudela. Espainian eta Frantziaren menpean kateaturik jarraitzera kondenatzen gaituen egungo ukazio eredua, bata. Frantziaren menpeko herrialdeen ezagupen ezan eta Espainiako estatuaren eredu autonomikoan Euskal Herria itotzen duena.Euskal Herriaren garapen sozial, politiko, kultural eta ekonomikoari atea zabaltzen dion independentziaren aukera da bestea. Euskal Estatuan babesa bilatu nahi duen herriaren proiektua. Euskal Herriaren biziraupena bermatzen duen bakarra.Euskal Herria suntsitzeko Espainiako gobernuaren bitarteko juridiko-politiko guztien aktibazioari ekimen politikoaz erantzun dio independentismoak. Ausardiaz eta grinaz, herriaren biziraupena jokoan dagoela jakinda.Bi proiektuen arteko talka konfrontazio demokratikoaren bidez gainditzea da ETAren asmoa, biolentzia, muga eta injerentziarik gabe, euskal herritarrok erabakitzen dutena errespetatuko duten alde guztietako konpromisoa eta bermearekin.Nazioarteko agendan indartsu agertzen da euskal gatazka konpontzearen beharra. ETAk, konponketaren giltza Euskal Herrian dagoela jakin arren, garrantzitsutzat jotzen du nazioartearen inplikazioa eta hurrengo hausnarketetarako bildu ditu nazioarteko eragileek luzatutako iritzi eta ekarpenak. Edonola ere, erantzun armatuaren desaktibazioak ez duela gatazka politikoa konpontzen argitu nahi dugu. Munduko beste gatazken konponketa prozesuetan bezala gurean ere alde guztietako konpromisoak eta bermeak behar direla, irtenbide sendo eta iraunkorra bermatuko duen agertoki demokratikoa eraikitzea.

Amaitzeko, Euskadi Ta Askatasunak 2010eko Aberri Egunean Euskal Herriaren aldeko konpromisoa eta maitasuna agertzeko ekitaldietan parte hartzen ari zareten herritar guztioi agurrik beroena igortzen dizue. Nazio bat gara eta Estatua izango dugu!
Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista! Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

Euskal Herrian,2010eko Aberri Egunean

Euskadi Ta Askatasuna-E.T.A
04/04/2010 11:15. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris