Blogia
orain

JOSE ANTONIO AGUIRRE OMENALDIA:Lehendakariak goraipamen handi hau emango die lehenengo lehendakariaren familiakoei

EUSKO JAURLARITZA/LEHENDAKARITZA-GASTEIZ
Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran erabaki du Gernikako Arbolaren Gurutzea ematea Jose Antonio de Aguirre lehenengo lehendakariari. Jaurlaritzak ematen dituen goraipamenen arteko handiena da eta lehenengo Eusko Jaurlaritzaren ordezkari eman zaio Jose Antonio de Aguirreri Euskadiren onerako egindako ekarpenarengatik eta lanarengatik.(www.lehendakariagirre.eu).Patxi Lopez lehendakariak proposatuta erabaki da goraipamen hori ematea eta horren bitartez lehenengo Eusko Jaurlaritzak Jose Antonio de Aguirre buru zuela 1936eko urritik 1960ko martxora bitartean Euskadiren alde egin zuen lana eskertu nahi izan da.Patxi López lehendakaria izango da domina eta titulua Jose Antonio de Aguirreren seme-alaba eta familiakoei emango diena, datorren larunbatean, martxoak 6, Lehendakaritzako atarian izango den ekitaldian.Ekitaldian Eusko Jaurlaritza hori osatu zuten sailburuen familia artekoak ere izango dira eta sailburu horiek Jaurlaritzako kide izan direla akreditatzen duen diploma bana jasoko dituzte.
Gernikako Arbolaren Gurutzea Eusko Jaurlaritzak ematen duen goraipamenik handiena da, eta 1983ko maiatzean Dekretuz sortu zen, euskaldunak edo euskal jatorria duten pertsonak eta pertsona horiek Euskadiren alde egindako lanak saritzeko asmoz, Euskadiren identitatearen alde eta izaera berrezartzeko eta orokorrean giza alorrean, ekonomia eta kultura alorrean egindako lan berezi eta sona handikoarengatik.
Saria sortu zenetik, honako hauek izan dira sari hori jaso dutenak: Miguel Hernándezek, Caracas Distrito Federaleko Gobernadoreak (1983an); Jesús María de Leizaolak, lehendakari ohiak(1986an); Manuel Lekuonak (hil ondoren), Euskaltzaindiako presidenteak (1987an); José Miguel de Barandiaranek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak (1987an); Rafael Calderak, Venezuelako presidente ohiak (1995ean); eta Ramón Rubialek, Euskadiko Kontseilu Orokorreko lehendakari ohiak (1998an).

0 comentarios