Blogia
orain

'Albacan' Bermeoko ontziak piraten erasoa jasan eta ihes egitea lortu du

'Albacan' Bermeoko ontziak piraten erasoa jasan eta ihes egitea lortu du Berriro,Alakrana kasuan geure buruan.Indiako Ozeanon atun arrantzan zebilen Albacan Bermeoko ontziak piraten erasoa jasan du gaur goizean, Albacora enpresa armadoreak jakinarazi duenez. Euskal Herrian goizeko zortziak inguru zirela eraso diete piratek: tiroketa izan da, eta, halaber, granada batekin ontzia jotzea lortu dute erasotzaileek. Hala ere, inor ez da zauritu eta ihes egitea lortu dute. Albacan-eko iturriek azpimarratu dute, dagoeneko ohiko lanetan ari dela Albacan-eko eskifaia. Indiako Ozeanoan dabiltzan Euskal Herriko beste hainbat arrantzontzik bezala segurtasun zaindariak dituzte Albacan-en piratei aurre egiteko.Kenyako itsasertzetik 350 miliara zeuden erasoa jasan dutenean.

0 comentarios