Blogia
orain

MAIALEN LUJANBIO,LEHEN EMAKUME BERTSOLARITZA TXAPELDUN

MAIALEN LUJANBIO,LEHEN EMAKUME BERTSOLARITZA TXAPELDUN MAUDILI PRIETO/AGENTZIAK/EITB
BEC-BARAKALDO
33 urteko hernaniarrak jantzi du txapela igande arratsaldeko Finalean. Guztira, 1595 puntu lortu ditu. Amets Arzallusekin lehiatu da azken ariketan.Maialen Lujanbio hernaniarra atera da garaile Barakaldoko BEC-en izandako 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean. Saio bikaina izan du Lujanbiok. Hori dela eta, arratsaldeko azken ariketara Amets Arzallusekin batera sailkatu da. Buruz buruko saioan, Lujanbio nagusitu da eta epaileen irizpideen arabera, bertso onenak bota ditu. Hori dela eta, Egañak orain arte jantzi duen txapela eskuratu du hernaniarrak. Arte Ederretako lizentziaduna da Lujanbio. Bertsogintzaz gain, euskarazko letren inguruan garatzen du bere lana. Laugarrenez kantatu du Txapelketa Nagusiko finalean eta lehendabiziz eskuratu du irabazlearen txapela. Giro paregabea izan da Bizkaia Arenan. Bertan bildu diren 14.500 lagun txaloka ibili dira egun osoan zehar, bertsolariak animatu nahian. Bazkaldu ostean, gainera, Oriotik etorritako txarangak musika jotzen ibili dira. Bertsolariek bere onena eman dute, umorea, ironia eta dena delakoa erabiliz. Andoni Egañak badu ordezkoa: Maialen Lujanbio, honek irabazi baitu gaurko finala. Txapelketa Nagusiko bere aurreneko txapela du. Gipuzkoakoa irabazia dauka. 1.630,75 puntu batu ditu gaur. 33 urte ditu eta Hernanikoa da. 2001ean bigarren izan zen Txapelketa Nagusian.Amets Arzallus (26 urte, Hendaia) izan da harekin buruz burukora heldu dena, eta bigarren geratu da gaurko finalean. 1.582 puntu lortu ditu.Besteak, hurrenez hurren: Jon Maia (1.060), Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea (1.058), Unai Iturriaga (1.046,25), Sustrai Colina (1.037,5), Aitor Mendiluze (1.009,25) eta Aitor Sarriegi (983,75).
Egañak lehengoan komunikazio zerbitzuan esandakoa bota du agurrean: txapeldun izan ez denez, ez duela gehiago parte hartuko txapelketan. 2013an lanean ariko dela esan du, antolakuntzan.


Lujanbiori hiru oroigarri eman dizkiote:
- Txapela, Joxe Agirrek emanda: Joxe Agirre goi mailako bertsolari izatera iritsi da eta lau belaunalditako bertsolariak ezagutu ditu: 60ko hamarkadan hasi zen eta XXI. mendeko lehen urteetan plazarik plaza ibili da. Gaur egun ere saio asko egiten ditu urtearen buruan. Bertsogintza hitzezko borroka moduan ulertzen duen tradiziotik dator, eta horrek erabateko eragina izan du bere estiloan: zirikatzailea, erantzun zorrotzekoa... Bat-bateko bertsolaria izan da ororen gainetik.
- Euskaltzandiaren Bertsolari oroigarria: txapeldunari Euskaltzaindiak orain arte Xenpelar oroigarria eman dio,Jorge Oteizak eginda. Baina eskultoreak zortzi oroigarri irudikatuzituen. Orain dela lau urteko finalean jaso zuen Andoni Egañak azkena .Aurrerantzean Santxotena eskultoreak egindako Bertsolari oroigarria jasoko du txapeldunak Euskaltzaindiaren eskutik.
- BBKren garaikurra.

0 comentarios