Blogia
orain

36 pertsona atxilotu dituzte Segiren aurkako operazio batean

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gutxienez 36 pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Euskadin eta Nafarroan, Segi legez kanpoko gazte erakundearen aurkako operazio batean, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek jakinarazi dutenez.Operazioa goizaldeko lehen orduan hasi da eta Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Espainia-eko epaileak agindu du. Epailea Donostiara bertaratu da, bi fiskalekin eta poliziaburuekin batera, koordinazio lanak egiteko.Hain zuzen ere, azken urteetako polizia operazio handiena da gaurkoa.Atxiloketak hainbat herritan egin dituzte, hala nola Otxarkoagan (Bilbo), Lekeition, Zamudion, Galdakaon, Iurretan eta Sestaon (Bizkaia); Donostian, Amezketan, Azpeitian eta Idiazabalen (Gipuzkoa); Gasteizen (Araba); eta Barañainen eta Zizur Nagusian (Nafarroa).Poliziak beste hiru pertsonaren etxeetara joan dira, baina ez dituzte topatu bertan eta, hortaz, ezin izan dituzte atxilotu.Halaber, agenteek gutxienez 34 etxebizitza, gaztetxe, sozietate eta taberna miatu dituzte. Operazioa ez da amaitu oraindik, eta beraz baliteke atxiloketa eta miaketa gehiago egitea.Aipatu iturrien arabera, Ekaitz Sirvent ETAko ustezko kideari atzemandako txostenak oinarri hartuta abiatu dute operazioa.Segi ezker abertzalearen gazte erakundea da. Auzitegi Gorenak terrorista izendatu zuen 2007ko urtarrilaren 19an.

0 comentarios