Blogia
orain

Guillermo Ulacia Innobasque-ko Presidente proposatuko dute

Guillermo Ulacia Innobasque-ko Presidente proposatuko dute Datorren osteguna, azaroak 19, Pedro Luis Uriartek Guillermo Ulacia aurkeztuko dio Zuzendaritza-Batzordeari bere errelebo gisa. Bere proposamena, gainera, ontzat eman dute jadanik Batzordeko Koordinazio-Taldeko hamabost kidek, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren erabateko sostengua du.
Guillermo Ulacia (Barakaldo, 1954) Innobasque-ko Zuzendaritza-Batzordeko kidea da. Goi-mailako ibilbide profesionala garatu du bere bizitzan, ardura exekutibo handiko hainbat eta hainbat posturekin. 2009ko urrira bitarte, Gamesa Corporación Tecnológica enpresako Presidente Exekutibo eta Kontseilari Ordezkaria izan da. Zeregin horretara iritsi zen 2000. urteaz geroztik, Arcelor taldeko Planoen Sektoreko Presidenteorde Exekutiboa eta Aceralia-ko Presidenteorde zelarik. Bere ibilbide profesionalaren hasiera automozio-sektorearekin lotuta egon da, Opel eta General Motors España konpainietan, besteak beste. Horrez gain, oso ongi ezagutzen du Euskadiko errealitate sozial, zientifiko eta teknologikoa eta beste hainbat erakundeen artean, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Administrazio-Batzordeko kidea da.
Bi urteko lan eskerga eta gero Innobasque Proiektuaren lehen aldia amaituta, joan den irailaren 9an Pedro Luis Uriartek Aginte-Organoei jakinarazi zien Innobasque-eko goi-ardura uzteko bere erabakia azaroko Zuzendaritza-Batzordea eta gero, beti ere proiektua bultzatzen eta Presidente berriarekin elkarlanean jarraituz Zuzendaritza-Batzordetik bertatik.
Geroztik, Pedro Luis Uriartek berak eta Zuzendaritza-Batzordeko hainbat kidek aurrera egin dut, Eusko Jaurlaritzarekin batera, aukera onena definitu eta hautagaitza sendoa prestatzeko, aintzatespen eta gaitasun handikoa.
Guillermo Ulacia Presidente berria aukeratuko denean, Innobasque-k uste du eraldaketa-proiektua sendotzeko helburua erabat bete egin dela lidergo indartsuarekin, horrekin ekimen honen bigarren aldiari ekingo zaiolarik, helburu nagusia izanik Euskadin berrikuntza indarrez bultzatzea.

0 comentarios