Blogia
orain

Javier Caño EAko militante historikoa hil da

Lakuako Gobernuko kontseilari ohia eta Deustuko Unibertsitateko dekanoa izandako Javier Caño EAko kide historikoa hil da gaur. Barakaldon jaioa, 65 urte zituen Cañok.1979-1980an Euskal Kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen, eta 1980-1985ean Lakuako Gobernuko kide izan zen, Lehendakaritza eta Lan sailetan, Carlos Garaikoetxea lehendakaria zela. Gero EAren sorreran parte hartu zuen. 1986-1990 artean parlamentari izan zen Gasteizen eta 1991n Justizia kontseilari izendatu zuten.Zuzenbidea ikasi zuen, eta 1997-1999 artean Deustuko Unibertsitateko dekanoa izan zen Zuzenbide Fakultatean."Garaikoetxea lehendakariarekin batera Euskadiren autogobernuaren oinarriak jarri zituen", nabarmendu du Pello Urizar EAko presidenteak."Gizon handi batek utzi gaitu baina bere lana eta Euskal Herriarekiko zuen maitasuna mantentzeko konpromisoa hartzen dugu", adierazi du.Bere aldeko hileta elizkizunak bihar egingo dira Areetako Las Mercedes elizan. Jaime Oraá Deustuko Unibertsitateko errektoreak esango du meza.

0 comentarios