Blogia
orain

EAEko laguntza fiskalak legezkoak ez direla ebatzi du Europa Batasuneko auzitegiak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek euren lurraldeetako enpresa berriei 90eko hamarkadan laguntza fiskalak eman izana ez dela legezkoa ebatzi du gaur Europa Batasuneko (EB) Lehen Auzitegiak, Luxenburgon, eta enpresa horiek laguntza horiek itzuli beharko dituztela dio -dena dela, dagoeneko itzuliak zituzten-. Europaren ustez, zerga pizgarriak-eta EBko enpresen arteko lehiarako eta merkaturako kaltegarriak dira.
Aldundiek laguntzak 1995-2000 artean eman zituzten -euskal opor fiskalak gisa ezagutu izan dira-, eta Errioxako erkidegoak (Espainia) salaketa sartu zuen, bere herrialdeko enpresak Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara joaten zirelako pizgarriei esker. 2001ean Europako Batzordeak Errioxaren alde egin zuen, baina EAEko aldundiek eta Confebask enpresarien elkarteek Europako Auzitegira jo zuten.

0 comentarios