Facebook Twitter Google +1     Admin

KIROLAK:Athletic-Espanyol eta Osasuna-Vila-real lehen jardunaldian

20090710162356-posterasier.jpgGaur egin dute Espainiako gizonezkoen Lehen Mailako 2009-2010 denboraldiko jardunaldietan zozketa, eta bi euskal taldeek etxean ekingo diote sasoiari: Athleticek Espanyol hartuko du lehen jardunaldian eta Osasunak Vila-real, abuztuaren 30ean.

Bigarren jardunaldian -irailaren 13an-, Athletic Xerezen ariko da eta Osasuna Tenerifen. Azkenekoan -maiatzaren 16an-, Bilboko taldeak Deportivo hartuko du, Iruñekoak Xerez.

Lehen jardunaldia

Valentzia-Sevilla.
Real Madril-Deportivo.
Bartzelona-Sporting.
Malaga-Atletico Madril.
Mallorca-Xerez.
Almeria-Valladolid.
Racing-Getafe.
Athletic-Espanyol.
Osasuna-Vila-real.
Zaragoza-Tenerife.
10/07/2009 16:23. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris