Blogia
orain

Korrikalari bat hil da entzierroan, lepoan jasotako adarkadagatik

Zezen arriskutsuak direla berretsi dute gaur Jandilla ganadutegikoek, Iruñeko sanferminetako laugarren entzierroan, eta zezen gorri baten adarkadak Daniel Jimeno Romero (Alcala de Henares, Espainia; 27 urte) hil du; Nafarroako Gobernuak baieztatu du, 12:30ak aldera, hildakoaren izena eta jatorria. Haren amak identifikatu du gorpua -Iruñean da ama hori egunotan-.Telefonican gertatu da ezbeharra. Gizonak lepoan jaso du adarkada, eta honek eragin dizkion zauri larriengatik ospitalera eraman dute; 8:50ean zendu da.
Horrez gain, beste hiru laguni ere adarkada sartu die zezen gorri hark: bi laguni izterrean eta beste bati sabelean. Ez dute zauri larririk. Sei lagun ere artatu dituzte, kolpeen ondorioz, eta zauri arinak dituzte.4.30 iraun du entzierroak, aurtengo gehien. Duela hamalau urte hil zen adarkadaz azkeneko korrikalaria Iruñean: estatubatuar gazte bat, Udaletxe plazan zela bihotzean adarkada jasota. 2003an, berriz, Fermin Etxeberria iruindarra zendu zen, entzierroan kolpea jaso eta bi hilabetera. Orotara, hamabost lagun hil dira entzierroetan.

0 comentarios